Ontzigintza

Itsasontzi bat egiten, Kiel.

Ontzigintza[1] edo itsasontzigintza[2] ontziak, batez ere itsasontziak, egiteko jarduna da.[3] Ikuspuntu teknikotik, itsasontzi baten fabrikazioa hiru atalen arabera azter daiteke:

  • kroskoaren fabrikazioa
  • propultsio-sistema
  • sistema osagarriak

Ekonomiari dagokionez, ontzigintza beste sektore askotan eragina duen industria-jarduera gisa azter daiteke (inbertsioak, lanpostuak eta mozkinak).

  1. Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2021]
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in