Open Broadcaster Software

 Open Broadcaster Software
Jatorria
Argitaratze-data2012
Banatze bideadeskarga digitala
Azken bertsioa30.2.3
Ezaugarriak
Genero artistikoascreencasting software (en) Itzuli
Programazio-lengoaiaC++ eta C
Irakur dezakePlataforma-anitz, Microsoft Windows, GNU/Linux eta MacOS X
GUI tresnakQt
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai

OBS Project
Twitter: OBSProject Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/obsproject/obs-studio

Open Broadcaster Software (OBS), denbora errealeko bideo-edukiak jaso, konposatu, kodetu, grabatu eta zuzenean transmititzeko aukera ematen duen doako Software librea da, 2016tik aurrera OBS Studio izenarekin ezaguna. GNU General Public License (2. bertsioa) lizentziapean banatzen da, eta multiplataforma da: Microsoft Windows, macOS eta hainbat Linux banaketarako eskuragarri dago.[1][2] Hizkuntzari dagokionez, 59 hizkuntzara itzulita dago, euskara barne.[3]

Seinalearen transmisiorako RTMP protokoloa erabiltzen du nagusiki, plataforma gehienek onartzen baitute (esaterako, YouTube, Facebook eta Twitch). Hala ere, SRT protokoloarekin ere lan egin dezake, nahiz eta horretarako streaming zerbitzari propio bat muntatu behar den, eta zerbitzaritik seinalea streaming plataforma horietara berbideratu.[4]

  1. «Wiki - Install Instructions | OBS» obsproject.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  2. «Download | OBS» obsproject.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  3. (Ingelesez) «obsproject/obs-studio» GitHub (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  4. «Wiki - Streaming With SRT Protocol | OBS» obsproject.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy