Opiazeo

Lo-belarraren kapsulak.

Opiazeoa medikuntzan lo-belar edo mitxoletaren kapsulatik lortutako alkaloide benzilisokinoleinikoak edo alkaloide hauetatik eratorritako produktu kimiko eta erdi-sintetikoak izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Hala ere, askotan modu okerrean erabiltzen da hau, opioaren edo morfinaren ekintza farmakologiko bera duten farmako guztientzat erabiltzen baita, nahiz eta opioide terminoa zuzenagoa izan horretarako.

Opiazeo izena opioan aurkitzen diren konposatu edo konposatu hauen deribatuak direlako ematen zaie. Bertan aurki daitezkeen biologikoki aktiboak diren opiazeoak ondokoak dira: morfina, kodeina, tebaina eta papaberina.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in