Optimizazio (matematika)

Hoberenatze-ebazkizun bat: f(x) funtzioa maximizatzen duen x balioa x0 da. Funtzioaren maximoa f(x0) da.

Matematikan, estatistiketan, zientzia enpirikoetan, ekonomian edo konputazioaren zientzian, optimizazioa (edo hoberenatzea) helburuko funtzio bat maximizatu edo minimizatu egiten duten ebazkizunen azterketa eta ebazpena da (irizpideren bati dagokionez). Ikerketa operatiboa matematikaren eremuetako bat da, eta haren oinarrietan optimizazioak funtzionatzen du.[1]

Optimizazioaren teoria eta beste formulazio batzuetarako teknikak orokortzeak matematika aplikatuen eremu handia hartzen du. Orohar, optimizazioan sartzen da funtzio objektiboren baten "balio onenak" aurkitzea, domeinu jakin batean, xede-funtzio mota eta domeinu-mota desberdinak barne.

Optimizazioa optimizatzeko ekintza eta efektuari dagokio. Oro har, zerbait ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko edo ebazteko gaitasunari egiten dio erreferentzia, eta, kasurik onenean, ahalik eta baliabide gutxien erabiliz.

Hobeneratzeak aplikazio zabalak ditu: ekonomian, etekinak (helburuko funtzioa) maximizatzeko burutu beharreko ekoizpena (aldagaia) zein den; motore baten errendimendua (helburuko funtzioa) maximizatzeko erantsi beharreko erregaiaren ezaugarri kuantitatibo bat (aldagaia) zehaztea; erreakzio kimiko batek behar duen tenperatura (helburuko aldagaia) minimizatzeko, osagai baten kopurua (aldagaia) zenbat izan behar den.

"Optimizazioa, Programazio lineala" liburuaren azaleko marrazkia (UEU, 1995). Hainbat herritatik pasa behar dela baldintza gisa jarrita ibilbide "optimo" bat bilatzea ohiko ariketa bat izaten da jakintza-arlo honetan. Elena Lazkanoren marrazkian Euskal Herriko hiriburu guztiak bisitatzeko ibilbide bat agertzen da[2].
  1. Wis.), Symposium on Nonlinear Programming (1st : 1970 : Madison,. (2014). Nonlinear Programming : Proceedings of a Symposium Conducted by the Mathematics Research Center, the University of Wisconsin, Madison, May 4-6, 1970. Academic Press/Elsevier Science ISBN 978-1-4832-7246-7. PMC 898422240. (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  2. Fernandez Gonzalez, Victoria; Jauregi, Ana Zelaia. (1995). Optimizazioa. Programazio lineala. UEU ISBN 978-84-86967-65-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in