Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala

Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMonte Perdido
MotaParke nazional, Batasunaren Garrantzizko Leku, naturagune babestua eta Espainiako parke nazional
Azalera156 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°40′18″N 0°03′20″E / 42.6717°N 0.0556°E / 42.6717; 0.0556
Honen parte daPyrénées – Mont Perdu World Heritage Site (en) Itzuli
Network of National Parks of Spain (en) Itzuli
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Leku geografikoaMonte Perdido

Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala Pirinioetako eremu babestu bat da; Sobrarbe bailaran dago, Huescako probintziako lurretan (Aragoi, Espainia). 1918an sortu zuten, baina garai hartan 2.100 ha soilik hartzen zituen bere baitan. 1982an egun duen hedadurara (15.608 ha) arte zabaldu zuten eremu babestua. 2.600 m arteko desnibela du, Añiscloko 750 m-etan hasi eta Monte Perdido gainean 3.355 m-ko garaierara iristen baita. 1997an UNESCOk Biosferaren Erreserba izendapena aitortu zion. Hegaztien ugalketarako eremu berezi gisa ere babesturik dago.

Parkeak eta haren periferia-eremuak Torla, Broto, Fanlo, Tella-Sin, Puertolas eta Bielsa udalerrietako lurrak hartzen dituzte.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy