Orion (konstelazioa)

Orion 
Datuak
LaburduraOri
GenitiboaOrinis
SinbologiaEhiztaria
Eremua594 gradu karratu (26. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
81
Izarrik distiratsuenaRigel (β Ori) (itxurazko magnitudea )
Konstelazio mugakideakGemini, Taurus, Eridanus, Lepus (konstelazioa) eta Monoceros
Behaketa
Igoera zuzena5 h
Deklinazioa+5°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Urtarrila
+85° eta −-75° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orion».

Orion edo Ehiztaria[1][oh 1]latinez: Orionkonstelazio nabarmenena da. Zeru-ekuatorean kokatuta dago, eta beraz, munduko edozein lekutatik ikus daiteke. Konstelaziorik handienetakoa eta distiratsuenetakoa da, eta errazen antzeman daitekeenetakoa. Izenak Orion greziar mitologiako ehiztari bati egiten dio erreferentzia. Orion Eridanus ibaia konstelaziotik hurbil dago, bere bi ehiza-txakur Canis Major eta Canis Minorrekin, Taurusen kontra borrokan. Batzuetan Lepus (erbia) ehizatzen ere irudikatu izan da. Bere izarrik distiratsuenak Rigel (Beta Orionis) eta Betelgeuse (Alpha Orionis) dira, eta ezaguna da bertan dauden nebulosa nabarmenak direla eta.

Orion ez da sailkatzen ipar zein hego hemisferioko konstelazioen artean, baizik eta ekuatore zerutiarreko konstelazioen artean, bi hemisferioetan kokatuta baitago, eta bere erdi bat Ipar zein Hego Polotik ikus daitekeelako.

Zeruan duen garrantzia dela eta, antzinako herri askok mitoak sortu zituzten Orion konstelazioaren inguruan. Arabiarrek eta greziarrek, batez ere, zezen bat hiltzen zuen ehiztari gisa irudikatu zuten, gutxienez arma bat eskuan zuena. Bere azpian txakurrak zituen, bata handiagoa, bestea txikiagoa. Scorpiusek hil zuela ere aipatzen da. Orionen erdian dauden hiru izarrek osatzen duten gerrikoa, eta bertatik eskegitzen den ezpata, ohikoa da konstelazioaren irudikapen askotan.

  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 21 or..


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy