Ornodun

Ornodun
Kanbriar-gaur egun

Hegalaburra, Thunnus thynnus
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
Subfiluma Vertebrata
Cuvier, 1812
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakbarruki

Ornodunak (Vertebrata) kordatuen barneko azpifilum bat da, eta euren berezitasuna bizkarrezur bat osatzen duten ornoak izatea da. Ornodunen eboluzioa Kanbriarreko leherketan gertatu zen, Kanbriar garaian. Ezagutzen den lehenengo ornoduna Myllokunmingia da.

Ornodunek ingurune ezberdinetara egokitzen joan dira eta, hori dela eta, kordatuen azpifilumik handiena da intsektuak eta gero. Subfiluma honen barruan kokatzen dira anfibioak, narrastiak, hegaztiak, arrainak eta ugaztunak. Beraz, gizakia ere (Homo sapiens) talde honen barnean sartzen da.[1] Guztira 66.000 espezie baino gehiago osatzen dute talde hau. [2]

Azpifilumaren ezaugarririk nabarmenenak dira gihar sistema bat edukitzea eta nerbio sistema zentral bat izatea. Nerbio sistema horren zati bat bizkarrezurraren barnean kokatzen da.

  1. Ahiartza, Jose Ramon. (2010). «Ornodunak. Anatomia, eboluzioa eta aniztasuna.» www.ueu.org (UEU) (Noiz kontsultatua: 2020-10-21).
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in