Orreagako gudua (778)

Artikulu hau 778ko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Orreagako gudua (argipena)».
Orreagako gudua
Orreagako guduaren oroitarria Orreagako Kolegiataren aurreko aldean
Data778ko abuztuaren 15a
LekuaOrreaga, Ibañetako mendigaina
Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Koordenatuak42°59′22″N 1°20′02″W / 42.989444444444°N 1.3338888888889°W / 42.989444444444; -1.3338888888889
EmaitzaGaraipen euskalduna
Gudulariak
Baskoiak Frankoak
Buruzagiak
Ezezagunak
(beharbada Baskoniako Lope II.aren laguntzaz)[1]
Karlomagno
Errolan
Eginhard, Anselmus
Indarra
Ezezaguna Errolanen kantuaren arabera 20.000 gerlari
Galerak
Ezezaguna Armadaren parte handia[erreferentzia behar]

Orreagako gudua, Errozabalgo gudua ere deitua, 778ko abuztuaren 15ean Ibañetako mendigainean baskoien eta espedizio karolingio baten artean gertatutako gudua izan zen. Karlomagnoren armadak Iruñea erre eta gero garaitua izan zen Orreagan.

Mendeen joanean, gertakari haren inguruko ezin konta ahala narrazio, kondaira, bertso eta abesti sortu dira, denetan ospetsuena izanik Errolanen kantua, XI. mende amaierakoa, frantsesez ondua.

  1. Lopez de Luzuriaga Martinez, Iñaki. (2016). Euskaldunak eta karolingiar iraultza : Akitania eta Baskonian barrena. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-591-2. PMC 1055581693. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in