Oscar sariak | |
---|---|
[[96. Oscar Sariak]] | |
Saritutakoa | Zinemaren sariak |
Babeslea | Zinemako Arte eta Zientzien Akademia |
Data | 1929ko maiatzaren 16a |
Kokalekua | Dolby Theatre |
Herrialdea | AEB |
Lehen sari banaketa | 1929 |
Webgune ofiziala | oscars.org |
Oscar Sariak (ingelesez: The Academy Awards edo The Oscars) Ameriketako Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak zine industriako profesionalen meritua goraipatzeko banatzen dituen sariak dira. Sariaren benetako izena Merituko Akademia Saria da, baina mundu guztiak Oscar esaten die, nahiz eta izen hori nondik datorren argi ez egon. Zinema sari ezagunenak dira munduan. Urtero banatzen dira Los Angelesen, eta ekitaldia mundu guztian ikus daiteke telebistaz, oihartzun handia baitute.
Sariak ezpata daraman urrezko zaldun baten itxura dauka. 34 cm luze da, eta 3,85 kg pisatzen du.