Ossian delakoa James Macpherson eskoziar olerkarien olerki sailetako narratzailea eta ustezko sortzailea da, Macphersonen arabera Eskoziar mitologian oinarritu omen zen. Berez Irlandar mitologiako Oisín pertsonaian oinarrituta dago, hau Fionn mac Cumhaill (ingelesez Finn McCool) delakoaren semea zen.
1760. urtean Macphersonek Fragments of ancient poetry, collected in the Highlands of Scotland, and translated from the Gaelic or Erse language ("Antzinako olerki- sailak, Eskoziako Lur Garaietan bilduak, eta Gaeliko edo Erseratik itzuliak") liburuan argitaratu zituen.
Nahiz eta olerki sail honek bere garaian harrera ona izan (Erromantizismo garaia), bere egiazkotasunaren inguruko kritikari asko ere agertu zitzaizkion, XX. eta XXI. mendean ere eztabaidak aurrera dirauelarik.