Osteiktie

Osteiktie
420 Ma-0 Ma

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
Megaclass (en) Itzuli Osteichthyes
Huxley, 1880
Azpibanaketa

Osteiktiea (Osteichthyes, grezierazko ὀστεον /ósteon/ 'hezur' eta ἰχθύς /ichtus/ 'arrain' hitzen lotunea) edo hezur-arraina arrain superklasea osatzen duten goiklaseetako bat da.

Osorik edo partzialki osifikatuta dagoen eskeletoa duten arrainak dira. Azala ezkata mesodermikoz estalia dute sarritan eta igeri-maskuria dute. Zakatzak bi barrunbetan kokatuta daude, eta barrunbe bakoitzak operkulu batek babesten duen irekiunea du kanpoaldearekin komunikatzeko. Kanpo-ernalketa dute eta gehienetan obiparoak dira[1].

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Osteiktie. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy