Ostiko-arkua edo frantses maileguzko arbotantea (frantsesez: arc-boutant) bereziki katedral gotikoen kanpo aldeko egitura elementu bat da; arku erdiko forma du eta gangaren behe aldeko presioak jaso, eta tentsio indar horiek horma-bularrari ematen dizkio. Arku zorrotza eta gurutzeria gangarekin batera arkitektura gotikoaren elementu bereizgarria da,
Kanpo aldeko arku hau, normalean plano inklinatu batean dago; beraz, izatez, arrakala-arku mota bat da, bere bi oinak lerro horizontal berean ez dituelako, hortaz, simetrikoa ez den arkua da. Ostiko-arkua egitura gotikoaren parte da, baina, kanpoko aldetik besterik ezin da ikusi. Beheko aldea horma-bularrean finkatuta dago, eta, goiko aldean orokorrean gurutze ganga baten euskarri funtzioa du. Pinakulu batek egitura koroatzen du eta egitura hau oso altua denean xapitel izena ematen zaio; honek pisuaren eraginez indarra egiten duenez, egiturak gehiago eutsiko du.