Osziloskopio

Tektronix 475A osziloskopio eramangarri analogikoa.

Osziloskopioaingelesez: oscilloscope, edo era informalean scope— seinale aldakorren tentsioak pantaila batean irudikatzen dituen gailu elektroniko bat da, orokorrean seinale bat edo gehiago denboraren funtzioan. Seinale ez-elektrikoak —soinua eta bibrazioak adibidez— tentsiora bihurtzen badira ere irudikatu egin daitezke. Helburua, beste modu batean ikusezinak izango ziren uhinak erakustea da. Horrela, pantaila ikusten den uhinaren propietateak aztertu daitezke, esaterako anplitudea, maiztasuna, denbora-tartea eta distortsioa. Hasiera batean, propietate hauen balioak kalkulatu ahal izateko, uhin-forma eskuz neurtu behar zen pantailan irudikatuta agertzen ziren eskalak erabiliz; gaur egungo osziloskopioek kalkulu eta propietate hauek zuzenean bistaratzen dituzte.

Osziloskopioak zientziaren hainbat arlotan erabiltzen dira, adibidez, medikuntzan, automobilgintzan eta telekomunikazioen industrian. Erabilera orokorreko osziloskopioak, tresna elektronikoen mantentze lanetan eta laborategietan erabiltzen dira. Erabilera espezializatukoak, aldiz, autoen pizte-sisteman edo bihotz taupaden uhin-forma ikusteko elektrokardiograma batean, hau da, zeregin konkretuetan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy