Otomandar Dinastia

Otomandar Inperioaren armarria.
Tughraren idazkeran arabiar kaligrafiaren garapena erakusten duen animazioa. Kasu honetan Mahmut II.a sultanari dagokio.

Otomandar Dinastia edo Osmanen Etxeak (otomandar hitza Osman izenetik datorrelarik) Otomandar Inperioa gobernatu zuen 1281etik 1923raino, Osman I.arekin hasiz (bere aita zen Ertuğrul kontatu gabe), dinastia bera 1383 arte aldarrikatu ez zen arren, Murad I.ak bere burua sultan izendatu zuenean. Hori baino lehen, tribu-dinastia Söğüt bezala ezagutua izango zen ziur asko, baina turkieraz Osmanli bezala berrizendatua izan zen Osman I.aren omenez, otomandar gisa erabiltzen den forma euskara batuan.

Sultana zen inperioko errege eta gobernari bakarra, ofizialki behintzat. Titulu asko zituen, Osmanen Etxeko Subiranoa, sultanen sultana, kanen kana kasu, eta, 1517tik aurrera "fededunen komandantea" eta "Unibertsoko Jaunaren profetaren (Mahoma) oinordekoa, hau, da, kalifa, eta Inperioak kaliferria esan nahi zuen, Estatu Islamiarra.

Nabarmendu beharra dago lehen gobernariek sekula ez zutela euren burua sultan deitu, baizik eta bey.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy