Oton II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | |||
---|---|---|---|
973ko maiatzaren 7a - 983ko abenduaren 7a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saxoniako dukerria, 955 | ||
Heriotza | Erroma, 983ko abenduaren 7a (egutegi gregorianoa) (27/28 urte) | ||
Hobiratze lekua | Vatican Grotto (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: malaria | ||
Familia | |||
Aita | Oto I.a | ||
Ama | Adelaida Italiakoa | ||
Ezkontidea(k) | Teofano Skleraina | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Ottonian dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Enperadorea eta idazlea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Oton II.a Erromatar Inperio Santuko enperadorea[1], Oto II.a Gorria izenaz ere ezaguna (955 inguruan - Erroma, 983ko abenduaren 7a) Alemaniako eta Italiako errege (961-983) eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore (967-983) izan zen.
Oton II.a bere aita Oton I.arekin batera erregeorde izendatu zuten, eta enperadorekide egin zen 967an. Aita 973an hil zenean, enperadore eta errege izaten segitu zuen beste hautaketa eta koroatzerik izan gabe.
Oton II.ak bere aitaren politika segitu zuen: Alemanian inperioaren boterea indartzea, eta Italiarantz hedatzea. Henrike II.a Bavariakoa 974an matxinatu zen, eta 978ra arte ezin izan zuten menderatu. Hurrengo urtean, Bohemia eta Polonia bere mende jartzea lortu zuen.
977an, Lotariok, Frantziako erregeak, Lorena inbaditu zuen 20.000 gizonez osatutako armada batekin, eta Akisgran hiriburua hartu zuen bost egunez. Oton II.a Koloniara lehenik, eta Saxoniara gero, erretiratu zen. Hurrengo urtean, Otonek, errepresalia gisa, Paris setiatu zuen, baina setioa altxatu egin behar izan zuen, eta atzera egitean atzeguardia suntsituta geratu zen. 980an, Margut-sur-Chiers-ko bakea sinatu zen Frantziarekin; hitzarmen horren arabera, Lotariok uko egingo zion Lorenari, eta Oton II.ak haren seme Luis V.aren eskubideak aitortuko zituen.
Alemania finkatuta zuela, Italia inbaditu zuen, baina 982an handik bota egin zuten. Hurrengo udan, dieta bat deitu zuen Veronan, bere seme Oton III.a Alemaniako errege izango zela baieztatzeko.
981ean, Calabriaren hego-kostaldean kokatuta zeuden sarrazenoen aurkako espedizio indartsu bati ekin zion. 98aan, Stiloko guduan, Colonna lurmuturraren ondoan, musulmanen aurka izandako porrota ikaragarria izan zen. Horren ondorioak berehala nabaritu ziren Germanian. Oton I.a aitak izandako eragina eta garatutako kristautze-lana, parte batean behintzat, suntsituta geratu zen.
Oton II.a Erroman hil zen, malariaren ondorioz.