Otsaileko Iraultza | |||
---|---|---|---|
Errusiako Iraultzaren parte | |||
Emakumeen manifestazioa, 1917ko martxoaren 8an | |||
Data | 1917ko martxoaren 8tik 12ra | ||
Lekua | Petrograd, Errusiar Inperioa | ||
Emaitza |
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Otsaileko Iraultza (errusieraz: Февра́льская револю́ция; Errusiako historiografian Otsaileko Iraultza Burges Demokratikoa izenez ezaguna[2]) 1917ko martxoaren 8tik 12ra[oh 1] Errusiar Inperioan gertatutako iraultza izan zen, Errusiar Iraultzaren lehen urratsa. Horren ondorio nagusia Nikolas II.a tsarraren abdikazioa izan zen. Iraultza tsarraren politikaren aurkako erreakzio gisa abiatu zen, Lehen Mundu Gerran Errusiak zuen parte-hartzearen kexu zirelako asko, eta tsarrak liberalek eskatzen zituzten erreforma politikoak ukatzen zituelako. Iraultzatik jaio zen gobernua liberalen eta sozialisten artean osatu zuten, eta gerora batzar konstituziogile batek gobernu berria osatu behar zuen demokratikoki.[3] Behin-behineko Errusiar Gobernua deitzen zaion gobernu hori Georgi Lvov printzearen esku egon zen.
Errusiak hainbat arazo ekonomiko eta sozial bizi zituen garai hartan, batez ere Lehen Mundu Gerraren eraginez. Janari-matxinadaren eragileak eta industriako langile grebalariak kalean elkartu ziren, eta hiriaren zaintza egiten zuten hainbat militar ere batu zitzaizkien. Geroz eta tropa gehiagok desertatu zuten, eta leialak zirenak Lehen Mundu Gerran borrokan ari ziren, frontean, Nikolas II.aren agindupean. Hiria laster erori zen kaosean, eta tsarra azkar bota zuten. Guztira 1.400 pertsona baino gehiago hil ziren protesta haietan.[1]
Otsaileko Iraultzaren ostean Urriko Iraultza etorri zen Errusiar Iraultzaren bigarren zatia, boltxebikeek Errusiaren gaineko agintea eskuratzea ekarri zuena. Geroago etorri zen Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren bidea ireki zen.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found