Otso

Otso
0,7 Ma-0 Ma

Pleistozeno ertaina – egun
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
LeinuaCanini
GeneroaCanis
Espeziea Canis lupus
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia62 egun
Elikadura iturri nagusiauntxi arrunta, erbi arrunta, altzea, bisontea, haratustela, elur-oreina, oreina, idi musketaduna, basurdea, Ovis orientalisa, Rupicapra, basahuntza, leminga, Arvicolinaea, kastoridoa, ardia, abelgorria, txakurra, katua, baia, sagarra, udarea, mahatsa, belarra, Izokina, Odocoileus hemionusa, orkatza, orein arrunta, azeri arrunta, koipua, mapatxe txakurra, hegaztia, arraina, Ovis orientalis musimona, kanadar oreina eta elikagai hondarra
Bihotz-frekuentzia90 taupada minutuko — 200 taupada minutuko
Haginkadaren indarra136
Kumaldiaren tamaina6
Eguneko zikloacathemeral (en) Itzuli

Otsoa (Canis lupus) ugaztun haragijale bat da, karniboroen ordenakoa. Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte; hala ere, nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe abere bihurtzea. Gizakiak Euskal Herriko otso guztiak hil zituen 1950. urterako,[2] baina azken hamarkadetan berriro ere Araba-Bizkaietako mendebaldean bizi izatea lortu zuen XXI. mendearen hasieran, Iberiar penintsulako mendebaldetik itzulita; hala ere, euskal herritarrek dagoeneko hil dituzte herri honetan sortu diren otso komunitate guztiak, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arabakoak, otsoa arriskuan den espezietzat babestu beharrean, hiltzeko baimena ematen dute: halaxe, aldundi bakoitzaren baimenarekin, 2010ean Arabako azken otso taldea hil zuten, eta 2016an Bizkaiko (eta Euskal Herriko) azkena. Eusko Jaurlaritzak ez du onartzen bertako espeziea denik eta desagertzeko zorian dagoenik.[3][4][5]

  1. Linnæus, Carl. (1758). Systema naturæ per regna tria naturæ, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis. I (10. argitaraldia) Holmiæ (Stockholm): Laurentius Salvius, 39–40 or..
  2. Aihartza, J. R.. (1992ko urtarrila). «Otsoa Euskal Herrira heldu» HABE (211).
  3. «Otsoak eta Euskal Herrian»[Betiko hautsitako esteka], Norteko Ferrokarrilla, Euskadi Irratia, 2010-01-19. Oihane Lakar biologoari eginiko elkarrizketa, Elhuyar.org webgunean entzungai (iraupena: 4' 42'').
  4. Arantxa Elizegi: «Euskal Herriko azken lau otsoak hil dituztela salatu dute talde ekologistek», Berria, 2016-01-24.
  5. Pello A. Zuazo: «Isildu egin dira Euskal Herriko uluak», Berria, 2016-01-27.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in