Oturuntza (Platon)

Oturuntza, jatorrizko grezieraz To Symposion eta latinez Convivium, Platonen solasaldietako bat da, K.a. 385-K.a. 375 urte bitartean osatutakoa. Ertain solasaldietako bat da, Platonen bere helduaroan idatzitakoa alegia, eta eros edo maitasunaren azalpen osotu bat eskaintzen du pertsonaia ezberdinen bitartez. Artearen inguruko hausnarketa sakona ere bada solasaldi honetan: maitasuna bilatzeak edertasunaren esentzia bilatzera darama azkenik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in