Ozeano Artikoa

Ozeano Artikoa
KontinenteaEuropa, Asia eta Amerika
Koordenatuak90°N 0°E / 90°N 0°E / 90; 0
Azalera14.090.000 km²
Sakonerabatez bestekoa: 1.038 m
handiena: 4.000 m

Ozeano Artikoa Lurreko bost ozeanoetatik txikiena da. 14 milioi kilometro koadro ditu luze-zabalean eta sakonera 2000 m eta 4000 m artekoa da erdialdean, eta 100 m artekoa plataforma kontinentalean. Batez besteko sakonera 1205 m-koa da[1]. Erdigunea Iparburuan du. Zirkulu polar artikoaren iparraldean dago nagusiki, eta Europa, Asia eta Ipar Amerikaren arteko eremua hartzen du[1]

Ozeano Artikoak Atlantikoaren iparraldearekin egiten du muga, eta ur masa handiak jasotzen ditu Fram itsasartetik eta Barents itsasotik. Bering itsasarteak mugatzen du, Txukotka (Errusia) eta Alaska (AEB) artean, Ozeano Baretik banatzen duena Alaska eta Kanada iparraldeko kostaldetik. Europako eta Asiako itsasertz borealaren zati batekin ere egiten du muga.

Izotz-masa handiek urte osoan babesten dute ozeanoa atmosferaren eraginetatik. Erdialdean, lau metro arteko lodiera duten izotz-puskak aurki daitezke. Izotz geruza handiak sortzen dira izotz pakete handiak bata bestearen gainean irristatuz.

Neguko tenperaturak –50 °C ingurukoak izaten dira, Siberiatik (Errusia) datozen haize bortitzak direla eta; udan, berriz, nekez gainditu dezakete 0 °C; plataforma kontinentalean, ordea, 30 °C-rainoko tenperaturak eman daitezke.

  1. a b CIA. Océano Ártico - Geografía - Libro Mundial de Hechos. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in