Ozpin-euli

Ozpin-euli
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaDiptera
FamiliaDrosophilidae
GeneroaDrosophila
Espeziea Drosophila melanogaster
(Meigen, 1830)
Eguneko zikloaeguneko
Genomaren kokapenaensembl.org… eta metazoa.ensembl.org…

Drosophila melanogaster euli-espezie bat da, Diptera ordenakoa eta Drosophilidae familiakoa. Oro har, ozpin-euli edota fruta-euli[1] esaten zaio; izan ere, hartzidura fasean dauden fruituez elikatzen da. Charles W. Woodworth entomologo amerikarrak euli-espezie hau organismo eredu moduan erabiltzeko proposatu zuenetik, D. melanogaster oso erabilia izan da zenbait arlotan genetikari buruzko ikerketak egiteko, besteak beste, biologian, fisiologian, mikroorganismoen patogenesian eta biziaren historiaren garapenean. Halaber, hainbat izan dira D. melanogaster euliarekin egindako ikerketei esker Nobel saria [2] irabazi duten ikerlariak.

Drosophila oso erabilia da ikerkuntzan, espezieak dituen ezaugarriak direla eta. Hasteko, euliak laborategian hazteko errazak dira eta ugalketa-zikloa oso azkarra dute. Bigarrenik, espezie horretako euliek lau kromosoma pare dituzte bakarrik [3]. Hirugarrenik, bizi-ziklo laburra dute, 15-21 egunekoa, hain zuzen ere. Laugarrenik, zenbait gizakiren gaixotasunak eragiten dituzten geneen % 61 bat datoz ozpin-eulien genomarekin, eta eulien proteina-sekuentzien % 50ek analogoak dituzte ugaztunetan [4]. Azkenik, haien habitata oso zabala da; izan ere, kontinente guztietan aurki daitezke, baita uharteetan ere [5].

Tephritidae familiako euliei ere esaten zaie fruta-euli. Hori dela eta, denominazioa nahasgarria izan daiteke, batez ere, Mediterraneo aldean, Australian eta Hego Afrikan, non Mediterraneoko fruta-eulia, Ceratitis capitata, plaga ekonomikoa den.

  1. (Ingelesez) «Vinegar Flies (Department of Entomology)» Department of Entomology (Penn State University) (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  2. (Ingelesez) «Nobel Prizes | ari.info | ari.info» ari.info (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  3. (Ingelesez) Reeve, Eric C. R.; Black, Isobel. (2001). Encyclopedia of Genetics. Taylor & Francis ISBN 9781884964343. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  4. Reiter, L. T.. (2001-06-01). «A Systematic Analysis of Human Disease-Associated Gene Sequences In Drosophila melanogaster» Genome Research 11 (6): 1114–1125.  doi:10.1101/gr.169101. ISSN 1088-9051. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  5. Markow, Therese Ann. «The secret lives of Drosophila flies» eLife 4  doi:10.7554/eLife.06793. ISSN 2050-084X. PMID 26041333. PMC PMC4454838. (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy