PLC

PLC

Kontrolatzaile logiko programagarriak edo PLC-ak (ingelesez: programmable logic controller) industria automatizazioan erabiltzen diren gailu elektronikoak dira.

PLCak 1960ko hamarkadaren amaieran asmatu ziren, General Motors enpresan, industriak orduan ohikoak ziren kontrol sistemak (Erreleak, etengailuak, eta abar) ordezkatzerakoan teknologia berrietan aurkitutako konponbide eraginkorrak zirela eta.

Gaur egun kontrolatzaileek makinen, fabriken eta prozesu industrialen aribide logikoa kontrolatzeaz gain, eragiketa aritmetikoak egin ditzakete, eta baita kontrolerako estrategiak gauzatzeko seinale analogikoak maneiatu ere.

Beraien oinarrizko egitura, ate logiko bi edo gehiagotan datza. AND edo OR ate logikoak izan ohi dira eta hauek programatzaileak egin gura den funtzio logikoaren arabera konektatu behar ditu. ABEL edo VHDL hizkuntzan programatu ohi dira, baina gaitasun handietako aplikazioetan FPGAk erabiltzen dira.

Egun, PLCak beste kontrolatzaile batzuekin konektatu daitezke LAN edo sare lokal batean.

Azken urteotan, automatizazio-etxeek errele logiko programagarri edo PLR (ingelesez: Programmable Logic Relay) deritzeten produktuak merkaturatu dituzte. PLR direlako horiek PLCen antzekoak dira, baina hauek baino sarrera-irteera kopuru gutxiago dute. Beraz, PLRak industria arinean erabiltzen dira batez ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy