Pagoetako natura parkea

Artikulu hau Gipuzkoako natura parkeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pagoeta (argipena)».
Behonarrobiko hagina, Pagoetako hagin basoetan.

Pagoetako natura parkea Gipuzkoako Pagoetako Kurutzea mendian dagoen babestutako eremua da. 2.860 hektareako azalera hartzen du. Hektarea horietatik 1.335 dira zehazki natura parkekoak, eta beste 1.075 parkearen inguruko babes-moteltze gunea.

Zati handiena Aiako udalerriaren barnean dago, eta gainontzekoa Zarautz eta Zestoako Aizarna auzoaren artean.

Bere izena 733 metroko altuera duen Pagoeta mendiari zor dio. Parkeko altuerarik handiena Olarteta tontorra da, nahiz eta tontor ezagunena Pagoetako gaina izan.

Iparraldeko magaletan Laurgaingo auzoa dago, urak Oria ibai-arrora bideratuz eta, hegoaldera berriz, Altzola auzoko maldak Altzolarasko (Granada erreka bezala ere ezagututa) arroilaraino amiltzen dira, bere urak Urola ibairaino bideratuz.

Eusko Jaurlaritzak 1998ko irailaren 29an izendatu zuen natura parke[1].

  1. 254/1998 Dekretua, irailaren 29koa, Pagoeta aldea parke natural deklaratzen duena

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy