Paliera

Paliera
पालि — Pāḷi
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMyanmar, Bangladesh, India, Laos, Kanbodia, Nepal, Sri Lanka, Thailandia
HiztunakGaldua, erabilera liturgikoa
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Middle-Modern Indo-Aryan (en) Itzuli
Middle Indo-Aryan (en) Itzuli
Prakrito
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, ablatiboa, lokatiboa eta instrumentala
AlfabetoaBrahmi (en) Itzuli eta latindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1pi
ISO 639-2pli
ISO 639-3pli
Ethnologuepli
Glottologpali1273
Wikipediapi
Linguasphere59-AAF-pb
IETFpi

Paliera[1] (Pāḷi) antzinako indoariar hizkuntza da, jatorria Indiako iparraldean duena, eta budismoaren Theravada («zaharren bidea») errituan erabili ohi zena. Sanskritoarekin eta antzinako beste indoariar hizkuntzekin badu lotura, baina ezin da esan haien ondorengoa denik. Budak bere irakaspenak jakinarazteko sanskritoa erabili nahi izan ez zuenez gero, budismoak paliera ezagutarazi zuen. Horrela, K.a. III. mendean Indiatik Sri Lankara ahoz zabaldu ziren budismoaren erlijio-irakaspenak palieraz idatzi ziren K.a. I. mendean. Ondorengo mendeetan, Tripitaka budismoaren testu-bildumen bidez (sanskritoz, Tripiṭaka), Birmania, Thailandia, Kanbodia, Laos eta Vietnameraino zabaldu zen paliera. Indiako leku gehienetan XIV. mendean galdu zen, eta zenbait tokitan XVIII. mendea arte iraun zuen.

  1. 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-11-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in