Panda handi

Panda handi
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaUrsidae
GeneroaAiluropoda
Espeziea Ailuropoda melanoleuca
David, 1869
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia130 egun
Elikadura iturri nagusiaBanbua
Habitatbaso
Masa104 g (pisua jaiotzean)
117,5 kg (helduen pisua)
Kumaldiaren tamaina1,5
Genomaren kokapenaensembl.org…

Panda handia (Ailuropoda melanoleuca) ugaztuna da, hartzaren familiakoa. Bere jatorria Txina erdialdean du.

Espeziea deskribatu zuen aurreneko zientifiko europarra Armand David ezpeletarra izan zen.

Bi azpiezpezie daude:

  • Ailuropoda melanoleuca melanoleuca : Panda gehienak espezie horretakoak dira. Sichuan eskualdeko alderdi menditsuetan ageri da espezie mota hori.
  • Ailuropoda melanoleuca qinlingensis : Qinling eta Shaanxi mendietan dago. Sichuaneko hartzetatik bereizten dira euren kolorea ezberdina delako.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy