Panteoi (antzinako grezieraz: Πάνθειον, eusk: 'Jainko guztiak') herri bateko jainko guztien multzoa da.[1] Panteoiaz aritzeko, erlijio edo mitologia politeistaz aritu behar dugu, adibidez, hinduismoz edo greziar mitologiaz.
XVI. mendetik aurrera, zentsu metaforiko batean, gizarte baten pertsona nagusiei buruz aritzeko erabili dugu.[2] Adibidez, Francis Ford Coppola "zinema zuzendari independenten panteoian" dagoela esan dute.[3]