Parabola (literatura)

Parabola, (grezieratik, parabole, konparazioa)[1], narratibaren azpigeneroa da. Parabolak ipuin laburrak izaten dira, helburu didaktikoa duten ipuin laburrak. Protagonistak pertsonak izan ohi dira, ez animaliak, alegietan bezala.

Kontaera figuratu batean oinarritzen dira. Esplizitua ez den parekotasunez edo antzekotasunez ikaskizun batera bideratzen dute entzulea edo irakurlea. Esentziaz, kontaera sinboliko batean edo ikuspen sinesgarri batean oinarrituta dagoen konparaketa da.

Bibliako, Ebanjelioetako pasarte batzuk, parabolak dira.

  1. Euskaltzaindia. Literatura Terminoen Hiztegia

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy