Paradigma

Paradigma hitza grekeratik dator, paradeigma. Egoera jakin batean jarraitu beharreko modelo, patroi edo adibideari deritzo. Horrela, teoria geozentrikoa unibertsoari buruzko paradigma bat da eta marxismoa historia ulertzeko paradigma bat dela esan daiteke[1]. Zentzu zabaleko hitza dugu eta bereziki, zientzia arloan erabiltzen da, zenbait arazo ebazteko teoria multzoa ere baita. Beraz, ikus dezakegu esanahi bat baino gehiago dituela paradigma hitzak, baina esanahi orokor bat eman beharko bagenio, ondorengoa izango litzateke: eguneroko bizitzan “adibide” baten sinonimotzat edo jarraitzeko modelo duintzat hartzen den erreferentzia egiteko erabiltzen da[2].

Aurrekoari jarraituz, zientziak, beste ikuspuntu praktikoago batetik erabiltzen du paradigma, ikerketa bide berriko aurkikundera bideratua. Arazoen erabakiari laguntzen dioten datuetako etengabeko jazarpenek, paradigma zientifikoa suposatzen dute, zein ikerketa-metodoekin eta ondorioekin ulertuak izango diren.

  1. Significado de Paradigma. .
  2. Definicion de Paradigma. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in