Paranthropus

Paranthropus
Pliozeno-Pleistozeno

Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
SubfamiliaAustralopithecinae (en) Itzuli
Generoa Paranthropus
Espezieak

Paranthropus edo parantropo primate hominidoen genero fosila da, Afrikako ekialdean eta hegoaldean bizi izan zena orain dela 2,6-1,1 milioi urte. Genero honek eztabaida handia sortu du antropologoen artean, batzuek uste baitute genero honen aztarna fosilak australopitekoak direla. Beste ikerlari batzuen iritziz, aldiz, australopitekoen eboluzioaren ondorioz sortutako hominidoak dira, berezko ezaugarriak zituztenak. Azken hauen ustez, australopitekoek bi norabide ezberdinetan eboluzionatu zuten: adar batek Homo generoa sortuko zuen, eta besteak Paranthropus.

Homo espeziearekin batera (Homo habilis eta Homo ergaster) bizi izan ziren ezagutzen diren genero honetako hiru espezieak: aethiopicus, bosei eta robustus

Paranthropus bipedoa zen. Masailezur handiak zituen eta 1,2-1,4 metroko garaiera. Bere garezur-edukiera australopitekoaren antzekoa zen (500-600  cm³), eta Homo generoarena baino nabarmen txikiagoa.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy