Paris-Roubaix

Paris-Roubaix
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1896
Ekitaldi kopurua121 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (Api)
MotaEgun bateko lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundFRA Frantzia
AntolatzaileaA.S.O.
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
MailakCDC (1948-1958)
SPP (1961-1987)
CDM (1988-2004)
1.PT (2005-2007)
1.HIS (2008)
1.HIS (2009-2010)
1.UWT (2011-)
ZirkuituaUCI World Tour
Palmaresa
Azken garaileaNED Mathieu van der Poel
Garaipen gehien lortu duenaBEL Roger De Vlaeminck
BEL Tom Boonen
(4 garaipen)
Egungo ekitaldia
azken ekitaldia ikusteko:
2024ko Paris-Roubaix
Dokumentazioa
Trouée d'Arenberg-eko galtzadarrizko zatia.
Azken 750 metroak Roubaixeko belodromoan egiten dira.

París-Roubaix, egun bakarreko txirrindulari lasterketa klasiko profesional bat da, Frantziako iparraldean, Belgikako mugatik hurbil, jokatzen dena. 1896tik 1967 arte Parisen abiatu eta Roubaixen amaitzen zen. 1968tik Compiègnen (Parisko erdigunetik 60 km ipar-ekialdera) hasten da eta Roubaixen bukatu. Oso ibilbide latza du, tarte batzuetan galtzadarrizko zolarekin. Lasterketa honen ibilbidearen gogortasunaren ondorioz hainbat ezizen jaso izan ditu: Iparraldeko Infernua, Klasiketan Klasika, Klasiken Erregina, Igandeko Infernua edota Azken Erokeria.

Milan-San Remo, Flandriako Tourra, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lonbardiako Giroarekin batera Txirrindularitzako Bost Monumentuetako bat da. Bestalde, Galtzada-harrien klasikoak osatzen duten lau lasterketako bat ere bada.

Garaipen gehien lortu dituzten txirrindulariak bi izan dira, biak ere belgikarrak eta launa garaipenekin: Roger De Vlaeminck (1972, 1974, 1975 eta 1977) eta Tom Boonen (2005, 2008, 2009 eta 2012).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy