Parisko arroa | |
---|---|
![]() | |
Mota | natural region of France (en) ![]() |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 48°30′N 2°00′E / 48.5°N 2°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Parisko arroa (frantsesez: Bassin parisien), esanahi hertsian, Paris inguratzen duen Sena ibaiaren arro hidrografikoa da. Esanahi zabalean, ordea, eskualde geologiko sedimentario bat da, Frantziaren ipar eta erdialde osoa hartzen duena eta alboko Belgika, Luxenburgo eta Alemania hego-mendebalderaino hedatzen dena. Arro honek paisaia sedimentario uniforme samarra du.
Arro hau Europako lehen eskualde ekonomikoetakoa da, eta atzerritarren inbertsio gune nagusietakoa. Bertan daude Europako lehen negozio-gunea (La Défense), aireportu multzo nagusietako bat, itsas portu nagusi bat (Le Havre) eta bi ibar: Senarena eta Loirarena. Hala ere, merkatari bide nagusietatik at geratzen da, eta Europako gune dentsoenaren albo batean (Renania, Herbehereak, Belgika eta Ingalaterraren hego-ekialdea).