Park Geun-hye, (Hangul: 박근혜; Hanja: 朴槿惠; RR: Bak Geun(-)hye; MR: Pak Kŭnhye; i.mjʌŋ.bak̚ ahoskatua; Daegu, 1952ko otsailaren 2a) hegokorear politikaria da. 2013-2017 bitartean, Hego Koreako 11. presidentea izan zen. Park Chung-hee 3. presidentearen alaba, Ekialdeko Asiako lehen emakume presidentea izan zen.
2016an, haren aurkako protesta mugimendua sortu zen, eroskeria sare bat sortzea leporatzen zion informazioa argitaratu ondoren. Abenduan, legebiltzarrak auzi politikoa hasi zuen, eta 2017ko martxoan Konstituzio Auzitegiak kargutik kendu zuen.[1] 2018ko apirilean, 24 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, besteak beste, botere abusuagatik, eroskeriagatik, ustelkeriagatik, hertsatzeagatik eta informazio sekretua filtratzeagatik. Izan ere, Choi Soon-sil Rasputina lagunarekin estortsio sare bat eratua zuen.[2]