Partikula subatomikoa atomoa baino txikiagoa den partikula da, funtsezkoa edo elkartua izan daitekeena. Partikulen fisika eta fisika nuklearra berauetaz arduratzen da. Hauen artean daude, esaterako, elektroiak, quarkak (funtsezko partikulen artean), protoiak eta neutroiak (partikula elkartuak azken bi hauek). Beste partikula batzuk sakabanaketa prozesuetan sorturiko fotoiak, neutrinoak eta muoiak dira, baina beste hainbat partikula exotiko ere badaude.