Patata

Patata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaSolanaceae
LeinuaSolaneae
GeneroaSolanum
Espeziea Solanum tuberosum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakpatata eta potato starch (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Patata, euskaraz lursagar bezala ezaguna, Solanum tuberosum izen zientifikoarekin, Hego Amerikan jatorria duen tuberkulu bat da.

Solanum generokoa elikagai hau, Solanaceae familiakoa da. Peruko hegoaldeko goi-ordokia eta Boliviako ipar-mendebaldeko eskualdekoa da. Pixkanaka-pixkanaka kontsumoa hazten joan zen, hasiera batean lorategi bateko landare bezala erabiltzen zelako. Baina, XVIII. mendetik aurrera, bere erabilera gastronomikoa mundu osora hedatu zen, Antoine Parmentier frantziarraren eta Espainian bizi zen Enrique Doyle irlandarraren idazki agronomikoei esker. Gaur egun gizakiaren elikagai nagusietako bat bihurtuz.

Patatek C bitamina, fosforoa, kaltzioa, magnesioa, potasioa eta gizakiaren dietan ezinbestekoak diren beste osagai batzuk dituzte. Horregatik, bere kontsumoa oso ezaguna da herrialde askotan.[1]

  1. Lacaze, María Victoria. (2014-03). «Valoración contingente de hortalizas frescas obtenidas bajo manejo integrado de plagas: El caso de la papa (patata) en Argentina1» Informacion Tecnica Economica Agraria 110 (1)  doi:10.12706/itea.2014.007. ISSN 1699-6887. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy