Paths of Glory (euskaraz: «Loriaren bidezidorrak») 1957ko gerra filma da, Stanley Kubrick estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Humphrey Cobben izen bereko eleberrian oinarriturik dago. Kirk Douglas, Adolphe Menjou eta Ralph Meeker izan ziren antzezle nagusiak.
Gerraren aurkako maisulana da, haren zentzugabetasuna, krudelkeria eta eragiten duen sufrimendua era bikainean erakusten baititu.[1] Europan estreinatu orduko sortu zuen polemika. Bruselan erakutsi zuten lehenik, eta filma ez emateko presioak hasi ziren. Frantzian 1975 arte egon zen ikusi ahal izan, eta 1986 arte Espainian.[2]