Patsa[1] edo lapa fruituak zanpatu eta zukua atera ondoren geratzen den hondarra da, fruituen azal eta haziek osaturikoa, bereziki mahats, sagar eta olibaren kasuan. Hainbat erabilpen izan ditzake, hala nola destilatuz pattarak eta bioerregaiak ekoizteko.