Patua edo halabeharra egungo eta geroko gertakizunak eta horien funtsa eta arrazoia xedatzen dituen indar naturaz gaindikoa eta inpertsonala da[1]. Kontrakoa erabakimen aske edo askatasuna da.
Mendebaldeko eta ekialdeko kultura gehienetan, era zorrotz edo zabalean, patuarekin sinetsi dute, batez ere predestinazioarekin lotuta badago. Antzinako Grezian «ανανκη » (ananke) zuen izena eta gizakiak ez ezik jainkoak ere baino sendoago zen indartzat hartzen zuten. Bere pertsonifikazioa ziren Moirak erromatar mitologian Fatum bilakatu ziren.