Pedro Axular | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro Agerre Azpilkueta |
Jaiotza | Urdazubi, 1556 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Sara |
Heriotza | Sara, 1644ko apirilaren 8a (87/88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Mugimendua | Sarako Eskola |
Izengoitia(k) | Axular |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Pedro Axular[1] edo Pedro Agerre Axular[1] —jaiotzako izen-deiturak Pedro Agerre Azpilkueta zituen,[1] baina bere jaiotetxeari hartutako Axular ezizenaz ere ezaguna da — (Axular baserria, Urdazubi, 1556 – Sara, 1644ko apirilaren 8a), apaiza izan zen. Inoizko euskal idazle handienetakoa da eta hark idatzitako Gero liburua euskal literaturako lan nagusietakoa dugu[2], euskara batua zehazteko balio ere izan duena[3], haren obra hartan erabilitako lapurtera klasikoan[4] oinarriturik.