Pedro Berruguete | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paredes de Nava, 1450 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Ávila, 1504 (egutegi gregorianoa) (53/54 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria | ||
Lantokia(k) | Urbino Palentzia Ávila Burgos Toledo eta Segovia | ||
Lan nabarmenak | |||
Mugimendua | pizkundea |
Pedro Berruguete (Paredes de Nava, 1450 inguruan - Ávila, 1504 inguruan) Espainiako eskultore eta margolaria izan zen. XV. mendearen bigarren erdiko artistarik nabarmenetakoa zen. 1477 inguruan Italian izan zen, Urbinon, Federiko da Montefeltro dukearen zerbitzuan, Ganteko Justok hasitako lanari jarraia ematen. Antza denez, haren eskutik atera ziren dukearen gelako Gizon Ospetsuak saileko 28 irudimenezko erretratuetako gehienak. Halaber, bereak bide dira Dukearen eta semearen erretratua eta Arte liberalen alegoriak, gela hartako apaindura osatzen zuten koadroak. Dukea hil ondoren (1482) Espainiara itzuli zen, eta asko lagundu zuen Errenazimentuak ekarri zituen berrikuntzak hedatzen. Berrugueteren lan batzuk galdu badira ere, Toledoko Katedralerako egin zituen freskoetatik asko gorde dira. Horien artean, Avilan pintatu zituen lau erretaulak ditu aipatzekoak. 1499an hasi zuen handiena, baina artista hil zelarik amaitu gabe gelditu zen; beste hiruak Santo Tomas komenturako egin zituen (elizako erretaula nagusia eta Santo Domingo eta San Petri Martiriari eskainitakoak). Garbi nabari da erretaula horietan zeinen artetsu egokitu zituen Italiako Errenazimentuaren oinarriak Gaztelako urrezko hondoen oparotasunarekin. Aipamen berezia merezi dute, bestalde, Paredes de Navako bi erretaulek.