Pelasgo

Pelasgoen eremuak antzinako idazleen arabera.

Pelasgo (antzinako grezieraz: Πελασγός, Pelasgós)[1] K.a. XII. mendea baino lehen Greziako lurralde osoan finkatua zen herria edo herri-taldea da. Izen hau antzinateko greziarrek erabili zuten egungo Greziaren mugetan bizi zen herri ez-greziarra adierazteko. Greziar idazle batzuek –artean Homero, Herodoto eta Tuzidides– aipatzen dituzte beren obretan eta herri berezitzat hartzen. Hizkuntzak gutxienez K.a. V. mendea arte iraun zuen zenbait herrixkatan.[2] Garai haietan antzinako grezieraz egiten zutenek, berriz, joniarrak zuten izena. Gero, helenizatuak izan ziren eta bere toponimia baino ez zaigu ailegatu.

  1. Liddell, Henry George; Scott, Robert. (1940). Pelasgos. in: A Greek-English Lexicon. Oxford: Clarendon Press.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in