Pello Salaburu

Pello Salaburu


Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

1996 - 2000
Juan José Goiriena de Gandarias - Manuel Montero García
Bizitza
JaiotzaArizkun1951ko uztailaren 3a (73 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Massachusetts Institute of Technology
Cornell Unibertsitatea
Mexiko Berriko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Tesi zuzendariaKoldo Mitxelena
Doktorego ikaslea(k)Xabier Erize
Igone Zabala Unzalu
Maite Guerenabarrena
Jesus Maria Macazaga Eizaguirre
Xabier Alberdi
Julian Maia Larretxea
Pilartxo Etxeberria
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, literaturan aditua eta man of letters (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Zientziaren eta Arteen Europar Akademia
Erromako Kluba
Euskararen Aholku Batzordea

Inguma: pello-salaburu-etxeberria Literaturaren Zubitegia: 622

Pello Salaburu Etxeberria (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1951ko uztailaren 3a)[1] Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea, euskalaria eta idazlea da. 1996-2001. urteen artean EHUko errektorea izan zen.

Euskaltzaindiko kidea da (euskaltzain osoa), eta erakunde horren Gramatika batzordearen burua. Hiztegi Batuaren lanak berak koordinatzen ditu. Klasikoak izeneko pentsamendu unibertsalaren lan bilduma bideratzen duen elkartearen lehendakaria izan zen,[1] Europako Zientzia eta Arteen Akademiako kidea, eta Nevadako Unibertsitatearen Renoko campuseko CBS (Center for Basque Studies) ikergunean argitaratzen den euskal klasikoen bildumaren (Classics) zuzendaria, Gregorio Monreal eta Bill Douglass irakasleekin batera.[2] Bilboko Athletic Klubeko zuzendaritza kidea izan zen (2005-2006).

Argitara eman dituen lan nagusiak euskal gramatikaren eta hizkuntzalaritzaren ingurukoak dira. Baztango euskalkia ere xeheki aztertu du bere lanetan.

  1. a b «Pello Salaburu» Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2017-1-19).
  2. «Pello Salaburu Etxeberria» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-01-19).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy