Pello Salaburu | |||
---|---|---|---|
1996 - 2000 ← Juan José Goiriena de Gandarias - Manuel Montero García → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Arizkun, 1951ko uztailaren 3a (73 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Massachusettseko Teknologia Institutua Cornell Unibertsitatea Mexiko Berriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||
Tesi zuzendaria | Koldo Mitxelena | ||
Doktorego ikaslea(k) | Xabier Erize Igone Zabala Unzalu Maite Guerenabarrena Jesus Maria Macazaga Eizaguirre Xabier Alberdi Julian Maia Larretxea Pilartxo Etxeberria | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, literaturan aditua eta letrazalea | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Euskaltzaindia Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Erromako Kluba Euskararen Aholku Batzordea | ||
Pello Salaburu Etxeberria (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1951ko uztailaren 3a)[1] Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea, euskalaria eta idazlea da. 1996-2001. urteen artean EHUko errektorea izan zen.
Euskaltzaindiko kidea da (euskaltzain osoa), eta erakunde horren Gramatika batzordearen burua. Hiztegi Batuaren lanak berak koordinatzen ditu. Klasikoak izeneko pentsamendu unibertsalaren lan bilduma bideratzen duen elkartearen lehendakaria izan zen,[1] Europako Zientzia eta Arteen Akademiako kidea, eta Nevadako Unibertsitatearen Renoko campuseko CBS (Center for Basque Studies) ikergunean argitaratzen den euskal klasikoen bildumaren (Classics) zuzendaria, Gregorio Monreal eta Bill Douglass irakasleekin batera.[2] Bilboko Athletic Klubeko zuzendaritza kidea izan zen (2005-2006).
Argitara eman dituen lan nagusiak euskal gramatikaren eta hizkuntzalaritzaren ingurukoak dira. Baztango euskalkia ere xeheki aztertu du bere lanetan.