Estatistikan, pertzentilak edo zentilak 100-koantilak dira, eta beraz, datu multzoa edo banaketa 100 zati berdinetan banatzen dute. Beraz 99 pertzentil daude: P1,..., P99 (lehenengo, ...,laurogeita hamargarren pertzentila). Adibidez, P12 pertzentiletik behera datuen %12 dago eta hortik gora datuen %88.