Lehenengo, antzezle gisa hasi zen: A hard day's night (1964), Chitty Chitty Bang Bang (1968). Gero, musikari ekin zion, Flaming Youth rock-taldean lehenbizi, eta Genesisen ondoren, bateria-jotzaile gisa. Peter Gabrielek taldea utzi zuenean, Collins izan zen Genesiseko abeslari eta buru. 1981ean, bakarka ekin zion, eta arrakasta handia izan zuen Face values diskoarekin. Hello I must be going! (1982), But seriously (1989), Serious hits& live (1990) eta Both sides (1993) diskoek ere arrakasta handia lortu zuten. Denboraldi horretako abestirik ezagunena Another Day In Paradise izan zen. Orobat, hainbat film ezagunetarako musika ondu du.[2]
2011komartxoaren 7an, musika-mundutik erretiratu zela jakinarazi zen, osasun-arazoengatik eta, oro har, musikaren industriarekin eroso ez sentitzeagatik. 2015ean musikaren mundura itzuliko zela iragarri zuen, album berria eta zegokion euskarri bira barne. Azkenik, 2022komartxoaren 26an, LondreskoThe O2 Arenan, Phil Collinsek behin betiko agur esan zien agertokiei abeslari gisa, Genesis bere talde nagusiarekin batera, eta taldearen azken kontzertua izango zela ere iragarri zuen.[3][4]