Philip Johnson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philip Cortelyou Johnso |
Jaiotza | Cleveland, 1906ko uztailaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New Canaan, 2005eko urtarrilaren 25a (98 urte) |
Familia | |
Aita | Homer H. Johnson |
Ama | Louise Johnson |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Graduate School of Design (en) Harvard Unibertsitatea Hackley School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta arte-historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | arkitektura postmodernoa |
Philip Cortelyou Johnson (Cleveland, Ohio, 1906ko uztailaren 8a − New Canaan, Connecticut, 2005eko urtarrilaren 25a) arkitekto estatubatuarra zen.
Harvard Unibertsitatean ikasi eta 1932 urtean bertako Arte Modernoaren Museoan arkitektura saileko zuzendaria izan zen. Frank Lloyd Wright arkitektoaren aholkuz, 1936an postua utzi zuen arkitekturan guztiz murgiltzeko. Bigarren Mundu Gerra baino lehen, eskuin muturreko alderdietan ibili zen Ameriketako alderdi faxista sortu nahian. Hala ere, Ludwig Mies van der Rohe lagundu zuen Alemaniako nazismotik ihes egiten.
Johnsonen lanik ezagunena Beirazko Etxea da (Glass House), New Canaan-en, Connecticut. Plan askeko etxea da, beirazko itxituraduna eta egitura metaliko finekoa, gardentasun osoa lortuz. Miesen Farnsworth Etxearen antz handia du. Hasieran, Harvardeko tesirako eraiki zuen, baina azkenean hil arte han bizi izan zen. Horregatik Johnson Etxea ere deritzo.
1984 urtean AT&T eraikina (orain Sony eraikina) amaitu zuen New Yorken. Hasiera-hasieratik polemikoa izan zen lan hau burutzen duen granito arroxazko frontoi neo-Georgiar (Chippendale) eztabaidagarria zela-eta. Eskala handiko probokazioa izan zen, garai hartan etxe orratz bat aulki-bizkar apaingarri erraldoi batez koroatzea bekatua zen, Mugimendu Modernoaren eta nazioarteko estiloaren estetikak apaindura guztiak de facto debekatuak baitzituen. Atzera begiratuz, kritikari askok AT&T eraikina lehen adierazpen post-modernotzat jotzen dute, mugimendu modernoaren estetika iritsi zen geldiuneari ihes bide beharrezkotzat.
1979 urtean Pritzker Saria jaso zuen, eman zen lehena.