Philip Showalter Hench | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pittsburgh, 1896ko otsailaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Ocho Rios (en) , 1965eko martxoaren 30a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Oakwood Cemetery (en) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lafayette College (en) Columbia Unibertsitatea Shady Side Academy (en) Pittsburgheko Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea (1928 - 1929) |
Hezkuntza-maila | Zientziatan graduatua Medikuntzako doktorea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, fisiologoa, endokrinologoa eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Mayo Klinika (1923 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Académie Nationale de Médecine (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra |
Philip Showalter Hench (Pittsburgh, Pennsylvania, 1896ko otsailaren 28a - Ocho Rios, Jamaika, 1965eko martxoaren 30a) estatubatuar sendagilea izan zen. 1950eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Edward Calvin Kendall eta Tadeus Reichsteinekin batera, kortisonaren aurkikuntzagatik eta artritis erreumatoidearen tratamenduan duen aplikazioagatik.
Lafayette Collegen ikasi zuen eta Ameriketako Estatu Batuetako Mediku Kidegoan egon zen. Medikuntzan doktoratu zen 1920an Pittsburgheko Unibertsitatean. 1923tik Mayo Erietxean lan egin zuen eta han ezagutu zuen Kendall. Elkarrekin gaixotasun erreumatikoak ikertu zituzten Sukar horian ere interesatu zen.