Philipp Eduard Anton von Lenard (hungarieraz: Lénárd Fülöp Eduárd Antal; Preßburg, Austriar Inperioa, 1862ko ekainaren 7a - Messelhausen, Mendebaldeko Alemania, 1947ko maiatzaren 20a) alemaniar fisikaria izan zen, hungariar jatorrikoa. Hungariako Zientzien Akademiako ohorezko kidea izan zen.
Hasiera batean mekanikan lan egin zuen, Mekanika Printzipioak argitaratuz, Hertzekin batera, 1894an. Ondoren, fosforeszentzia eta luminiszentzian interesatu zen. Magnetismoaren azterketak ere egin zituen, eta prezipitatutako ur tanten oszilazioari buruzko artikuluak argitaratu zituen. 1905ean izpi katodikoei buruzko bere ikerketei esker Fisikako Nobel Saria irabazi zuen. Antisemita sutsua, 1920ko hamarkadan nazismoaren, eta bere Deutsche Physik mugimenduaren, sustatzailea izan zen.