Phillip Sharp

Phillip Sharp

(2007)
Bizitza
JaiotzaFalmouth1944ko ekainaren 6a (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaIllinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Union Commonwealth University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Doktorego ikaslea(k)Andrew Fire
Constance Cepko (en) Itzuli
Richard Carthew (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)James Dewey Watson
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgenetista, biologo molekularra, unibertsitateko irakaslea, kimikaria eta biokimikaria
Enplegatzailea(k)Massachusettseko Teknologia Institutua
Kaliforniako Teknologia Institutua
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra

Phillip Allen Sharp (Falmouth, Kentucky, 1944ko ekainaren 6a) estatubatuar biologoa da.

Illinoisko Unibertsitatean eskuratu zuen kimikako doktoregoa, 1969. urtean; 1966tik 1969ra kimikako ikerketa-sailean jardun zuen eta doktorego ondorengo lanak egin zituen Kaliforniako Teknologia Institutuan, 1971 arte. Ondoren James D. Watson Nobel saridunarekin lan egin zuen New Yorken, Cold Spring Harbor Laborategian, biologia molekularraren alorreko ikerketak egiten. 1974an Massachusettseko Teknologia Institutuan sartu zen (MIT), eta minbiziari buruzko ikerketa zentroko zuzendari izan zen. 1991n sartu zen Teknologia Institutuko biologia-sailean. Garrantzi handiko ikerketak egin ditu geneetan material genetikoa nola antolatzen den ezagutzeko. Geneak sarritan etenak direla aurkitu zuen bere lanekin, Richard Robertsek bere aldetik egindako ikerketetan aurkitu bezala, eta lan horiengatik Medikuntzako Nobel Saria eman zieten biei. 1977an bi zientzialariok erakutsi zutenez, geneetan badira ezer kodetzen ez duten material genetikoko atalak, atal ez aktiboak, genea eteten dutenak; eten edo sekzio horiei intron izena eman zitzaien gerora. Zientzialari askoren ustez, intron horiek badute zerikusirik aldaera genetikoetan, eta garrantzi handikoak izan dira haiei buruzko ikerketak herentziazko eritasunen bilakaeran.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in