Phoenix parkea

Phoenix parkea
Páirc an Fhionnuisce
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°21′21″N 6°19′47″W / 53.355789°N 6.329792°W / 53.355789; -6.329792
Map
KudeatzaileaOffice of Public Works
Arkitektura
Azalera707 km²
Kontaktua
E-postamailto:[email protected]
Webgune ofiziala

Phoenix Parkea (ingelesez Phoenix Park eta irlanderaz Páirc an Fhionn-Uisce) Europako hiri-parkerik handiena da, Irlandako Dublin hiriburuaren erdigunetik ipar-ekialderuntz 3 kilometrotara dago.[1]. Londoneko Richmond parkeak berez azalera handiagoa du baina azpi-hiritar motako parkea da. Phoenix Parkeak 712 hektarea ditu, eremu orlegi zabalez osatutako 16 kilometroko zirkunferentzia hesitua eta zuhaitz lerrodun etorbideak. Parkea orein basatien bizilekua da eta bere izena irlanderaren fionn uisce izendapenatik eratorria da, euskaraz ur garden. Ohikoa da bisitariak oreinen inguruan korrika ikustea, bai eta zaldizkoak euren zaldiekin lasterka.

Europako parke atxikitu handienetakoa da. Ingalaterran dagoen Londoneko Richmond parkea azaleraz 10 km² gehiago besterik ez dituelarik. Phoenix Parkea New Yorkeko Central Park eta Londoneko Hyde Park baino handiagoa da.

Parke honetan Irlandako Errepublikaren Lehendakari edo Presidentearen egoitza ere badago, Áras an Uachtaráin delakoa.

  1. Phoenix Park. Encyclopedia Britannica Online. 2008-07-27

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in