Pibotak gehienetan saskibaloi taldeko jokalari altuenak dira[1]. NBAko pibot bat 2,08 metro baino altuagoa izan ohi da. Piboten helburu nagusia erreboteak eta txapelak jartzea da, nahiz eta askotan pibotak taldeko saskiratzaile hoberenak izan.
Saskibaloiaren historian Wilt Chamberlain, Shaquille O'Neal, Ben Wallace, Arvydas Sabonis, Yao Ming edo Manute Bol pibotak famatuak izan dira.