Pico do Fogo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.829 m |
Prominentzia | 2.829 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°56′57″N 24°20′25″W / 14.949269°N 24.340369°W |
Estatu burujabe | Cabo Verde |
Administrative territorial entity of Cape Verde | Sotavento Islands |
Concelho of Cape Verde | Santa Catarina do Fogo |
Leku geografikoa | Fogo (en) |
Geologia | |
Material nagusia | feldespatoide |
Pico do Fogo (Suaren Tontorra) Cabo Verdeko gailurrik garaiena da, itsas mailatik 2.829 metrora[1]. Estratosumendi aktibo bat da, Fogo uhartean dagoena. XV. mendetik 28 erupzio izan ditu. Kono nagusia 1680ko erupzioan sortu zen, uhartearen emigrazio masiboa eraginez. Erupzio hilgarri bakarra 1847an izan zen, uharte osoan sortutako lurrikarek hainbat bizitza hartu zituztenean.
1680ko erupzio handiaren ondorioz, biztanleriaren zati handi batek ondoko Isla Bravara emigratu zuen. 1785ean, erupzioak laba uhartearen ipar-ekialdean utzi zuen, eta hazi egin zen, gaur egun Mosteiros hiribildua dagoen lekuan. Geroago, 1799, 1847, 1852 eta 1857ko erupzioak gertatu ziren. Ia mende bat geroago, 1951ko erupzioa gertatu zen, eta XX. mendeko azkena 1995ean izan zen. XXI. mendeko lehen erupzioa 2014an gertatu zen.
Mendiaren magalak kafea landatzeko erabiltzen dira, eta laba, berriz, eraikuntza-material gisa. Bere mokotik gertu galdara bat dago, eta herrixka txiki bat, Caldeiras, galdara honen barruan.